Egian San Tomas eguneko festa giroa berreskuratu nahi dute
Gazte batzuek postua jarriko dute Plaza Haundin; begetarianoentzako porrusalda beroa eskainiko dute.
Donostiara jaitsi aurretik, Egiako Plaza Haunditik pasa eta auzoan ere San Tomas egunaz gozatzeko deia egin dute. Garai bateko giroa berreskuratzeko asmoz, auzoko gazte batzuek postua jarriko dute San Tomas egunean, astelehenean. Musikaz girotuko dute postua, eta ohiko txistorra pintxoez gain, janari mota gehiago eskainiko dute: patata tortila eta porrusalda beroa. Beraz, begetarianoentzako – eta txistorra gustuko ez dutenentzako- aukera ona! Edateko, noski, sagardoa.