Atxilotu eta hogei egun geroago, abenduaren 15ean Guardia Zibilak aurkitu zuen bere gorpua Bidasoa ibaian.
Mikel Zabalza bizi zen etxearen aurrean lore eskaintza egin zuten iaz, Altzan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Mikel Zabalza orbaitzetarra desagertu eta hil zenetik 30 urte bete dira aurten. Autobus gidari orbaitzetarra Donostian atxilotu zuen Guardia Zibilak, Altzan zuen etxebizitzan, 1985eko azaroaren 26an. Kuartelera eraman, eta hurrengo egunean bere desagerpenaren berri eman zuten. Oraindik indarrean dagoen bertsio ofizialaren arabera, Guardia Zibilak
Endarlatsara eraman zuen, zulo baten bila. Tunel baten barruan zegoela, horman zegoen zulo txiki batetik ihes eginda, Bidasoa ibaira salto eginda itota hil zen. Zabalzak esku burdinak jarrita zeuzkan une horretan, eta 3 guardi zibilek inguratuta zegoen. Ez zekien igeri egiten.
Gurutze Gorriaren urpekariek Bidasoa ibaia miatu zuen goitik behera, baina ez zuten ezer aurkitu. Atxilotu eta hogei egun geroago, abenduaren 15ean Guardia Zibilak aurkitu zuen bere gorpua Bidasoa ibaian.
Idoia Aierbe bere orduko neskalaguna ere atxilotu zuten Mikel Zabalza eta beste lagun batzuekin batera. Intxaurrondoko kuartelean bere gorpuzkera zuen norbait zerraldo ikusi zuela esan zuen.
1988an apirilean epaileek kasua artxibatu zuten. Argudiatuz, Zabalzaren sabelean eta odolorean taladrina arrastoak zeudela. Garai hartan hainbat enpresek sustantzia hori isurtzen zuten ibaira. 1995ean berriz ireki zuten sumarioa.
1995ean berriz ere ireki zuten sumarioa, hainbat zantzu kaleratu baitzituzten: Vicente Soria guardia zibilak kazetari bati aitortu zion Zabalzaren gorpua ikusi zuela kuarteleko igogailu batean. Txofo Migeliz salatariak Dorado, Villalobos eta Bayori leporatu zien gertatutakoa. Perote koronelari atzemandako dokumentuetan ere esaten zen Zabalza intxaurrondon hil zela. 2010ean, ordea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin zuen auzia. Ez zuen biderik ikusi akusatutako guardia zibilak auziperatzeko.
IRUTXULOKO HITZAk Mikel Zabalzaren heriotzaren 30. urtemugaren jarraipen zabala egin du. Altzan sortu duten Mikel Zabalza Herri Ekimenaren sorreraren berri eman du, Mikel Zabalzaren arrebak elkarrizketatu ditu
Objektu galduak dokumentalaren aurkezpenean, eta Mikel Zabalzaren kasua argitzeko eskatzen zuen mozioaren onarpena ere jarraitu zuen.
Albiste bilduma osoa kontsultatu dezakezu hemen.
‘Objektu galduak’ dokumentala
Nafarroan kasuari buruzko dokumental bat egiteko proiektua sustatzen ari dira. Bere heriotza gogoratzearekin batera, torturari berari buruzko hausnarketa izan nahi du
Objektu galduak izeneko dokumentalak.
Miguel Angel Llamas Pitu da dokumentalaren sortzaileetako bat. Bere ustez, bertsio ofizialak “ez du hanka ez bururik. Babes politiko gutxi du bertsio ofizial horrek, baina hori da mahai gainean dagoena. Bada garaia bertsio ofizial horri buelta emateko”, adierazi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Pako Etxeberriak aztertuko du kasua dokumentalean: “Jada 3.000 kasu baino gehiago jaso ditu, tortura salaketak medio. Zabalza da horietako bat da. Desmuntatu egingo du bertsio ofiziala.
Beste bederatzi pertsona hil dira azken 50 urte gauetan komisaldegietan. Ez da gauza isolatu bat”.
Llamasek adierazi du “harrigarria” zela Intxaurrondon gertatzen zena: “Ion Arretxek kontatu zigun zazpigarren pisuan torturatu zutela, eta ondoan bizi ziren familien oihuak eta hitzak entzun zituela. Hogei egunez deposito batean gordeta egon zen Zabalza. Beldurgarria da urte horietan gertatzen zena”.
Orain dokumentala bukatu ahal izateko dirua biltzen ari dira. 60.000 euro behar dituzte. 2016ko irailean amaitzea espero dute, eta hortik aurrera zinema aretoetan nahiz zinema jaialdietan aurkeztu nahi dute.