Hegalak kirolguneak AENOR ziurtagiria jaso du. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
AENOR saria jaso du Hegalak kirolguneak, Espainiako lehen kirolgune irisgarria izateagatik. 2012an ireki zuten, eta eraikinaren irisgarritasunaz gain, zerbitzua ere beharren arabera moldatu dutela adierazi dute bertako kideek.
Oihana Pagoaga langileen ordezkariak esan duenez, “osasuna da Hegalaken helburu nagusia, eta helburu hori lortzeko ariketa fisikoa lantzen dugu.
Ariketa fisikorako eskubidea herritar guztiek daukate, beraz, guneaz gain, langileok ere beharretara egokitu gara”.
Zeinu hizkuntza ikasi dute langileek, argiztapena aldatu, guneak edo ibilbideak hobeto erakutsi…”aldaketa txiki asko” egin dituzte. Eta egokitze prozesu horren ondorioz, jaso dute ziurtagiria. Luz Enparanza AENOReko arduradunak azaldu duenez, hiru urtetarako agiria da, baina urtero berrikusiko dute: “Hegalak zentroak bere konpromisoa erakutsi du, eta irisgarritasuna lantzen jarraituko du etorkizunean ere”.