'Easo da plaza' lelopean ospatuko dute auzoan abenduaren 21eko festa.
Iazko San Tomas eguna Easo plazan, (Argazkia: Amara Bai Elkartea)
Amarako santomasak indartsu datoz aurten. Abenduaren 21ean ospatuko dute, astelehenean, eta auzo osora zabaldu dute festa. Easo plazatik harago, Easoko plaza txikira eta Arroka kaleko frontoira ere eramango dute jai giroa. Gainera, musikari indar handiagoa eman diote. Goizean, 10:00etan irekiko dituzte postuak: txistorra, taloak, sagardoa, barazkiak, esku lanak eta txerrikiak eskuratzeko aukera izango da. Ikuskizunerako tartea ere izango dute auzotarrek, euskal makilarekin borroka erakustaldia egingo dute eta. Trikitilariek girotuko dituzte kaleak, eta Joxe Mendizabal soinujole eta abeslariarekin erromeria egingo dute. Arratsaldean postuak itxi egingo dituzte, eta poteoan joango dira auzoan zehar. Kontzertuez gozatzeko unea iritsiko da orduan: Los Zopilotes Txirriaos eta Limon Twist taldeak zuzenean ariko dira.
Amarako San Tomas eguneko kartela.
SAN TOMAS EGUNA AMARAN:
10:00etan Postuen irekiera: txistorra, taloak, sagardoa, barazkiak, esku lanak eta txerrikiak.
Herri kirolak: Euskal makilarekin borroka erakustaldia.
Trikitilariak auzoko kaleetan zehar.
11:00etan erromeria Joxe Mendizabal soinujole eta abeslariarekin.
16:00etan Postuen itxiera, eta poteoa auzoko kaleetan zehar.
16:00etan Kontzertuak Arroka kaleko frontoian: Los Zopilotes Txirriaos.
19:00etan Kontzertua Easo plazan: Limon Twist.