Loiolatarrak San Tomas egunaren bezperan jantziko dira baserritarrez
Iganderako jai egitarau ederra prestatu dute, goizetik arratsaldera.
Erromeria.com-eko Joxe Mendizabal soinujole eta abeslariaren emanaldiarekin bukatuko da.
Beste auzoetan ere San Tomas eguna ospatuko dute.
Latsarien plazan ospatuko dute San Tomas eguneko jaia loiolatarrek. Egun bat lehenago, igandean. Goizean, 11:00etan piztuko da festa auzoan, txistor usain goxoak hartuko ditu kaleak. Nekazarien postuak ere jarriko dituzte plazan. Eguerdian, 12:00etan, kantutriki-jira egingo dute Loiolako kaleetan zehar. Arratsaldean, 16:00etan, haur eta helduentzako herri kirolak egingo dituzte. Ondoren, 17:00etan, toka txapelketa, eta hortik aurrera musika eta kantua izango dira protagonista. Auzotarrek karaokean aritzeko aukera izango dute. Festa