Beñat Gaztelumendi: "Sentitzen dut leku bat irabazten ari naizela"
Añorgako bertsolariarekin izan gara, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaren harira.
Beñat Gaztelumendi izango da Donostiako ordezkaria, lagun izango dituen beste zazpi bertsolarirekin batera. Finalaren atarian Añorgako bertsolariarekin egon da IRUTXULOKO HITZA, bere bizipenen eta sentimenduen berri izateko, eta nahiko lasai topatu du. Gipuzkoako bere hirugarren finala izango da larunbat arratsaldekoa, eta horretaz gain, duela bi urte txapelketa nagusiko finalera iristea ere lortu zuen. BECeko final horrek ere ikuspegia aldatu diola onartu du: “Lasaitasuna eman dit Gipuzkoakorako. Txapelketa bakoitza hutsetik hasten da, baina sentitzen dut leku bat irabazten ari naizela. Final hartatik Euskal Herriko beste leku batzuk ezagutzeko aukera izan dut, eta bertsolari gisa osoago egin nau. Publiko gehiago ezagutu ditut, eta gaiak heltzeko modu gehiago dauzkat orain, duela bi urte baino”.
Ostiral honetako astekarian izango duzue elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.
Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final handirako. Illunbeko plazan,