Udalbatzak erabakiko du hautagaien artean zeini eman dominak.
2015eko Hiritar Merezimenduaren Dominak banatzeko ekitaldia. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
San Sebastian egunaren bezperan, arratsaldez banatuko dituzte Hiritar Merezimenduaren Dominak, Udalbatza aretoan. Abenduaren 7an amaitu zen hautagaiak aurkezteko epea, eta herritarrek 20 hautagai aurkeztu dituzte. Hala ere, baliteke gehiago izatea, udal taldeek proposatuta.
Araudiaren arabera,
gehienez bost domina banatu daitezke urtean, beraz, aukeraketa egin beharko dute. Bozeramaileen Batzordeari dagokio erabaki hori, eta ondoren, Udalbatzak berretsiko du erabakia.
Hauek dira herritarrek aukeratutako 20 hautagaiak:
Musika Parkean, Kultura, musika, aisia osasungarria eta hiriguneen erabilera zibilizatua
sustatzeko ahaleginagatik.
Itzurun Elkartea, Donostiako Erraldoi eta Buruhandien Udal Konpartsaz arduratzen den
elkartea.
Kemen Elkartea, kirol egokituaren bidez lagunduz eta sentsibilizatuz hogeita bi urtez egin duen ibilbideagatik.
Hazi eta Ikasi, beren zerbitzua zenbait auzotan ematen duten 128 irakasle eta
profesional jubilatuk 2009an sortutako eskola-laguntzako borondatezko
elkartea.
Elena Azurmendi, anbulantzietan boluntario gisa hainbat urtean egindako lanagatik.
Juan Ojanguren Ulacia, Parte Zaharreko osasun etxean hainbat urtez aritu den familia medikua, duela gutxi erretiratua.
Eragin Kultur Elkartea, 2016an 50 urte beteko dituen emakume elkarte aitzindaria.
Katxalin elkartea, bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako emakumeen elkartea
Luis Badiola del Pozo, Antiguako haur danborradaren sortzaileetako bat.
Fernando Mikelajauregi eta
Juan Berastegi, Zinemaren, musikaren eta, oro har, kulturaren sustapenean egindako ekarpenagatik.
Nazaret Ikastetxea, 2016an 100 urte beteko ditu.
Felix Garitano Laskurain, San Bizenteko parrokoa eta Unitate Pastoralaren koordinatzailea izan da, irailean erretiroa hartu zuen arte.
Elena Alcala Mancebo, 30 urte baino gehiago daramatza San Sebastian egunean bere balkoiak
dotoretzen eta Jatorra danborradako kide guztiei krabelin urdin-zuri bana banatzen.
Catalina Erauso Arte Elkartea. 1974ko abuztuan sortu zen eta bere jarduera nagusia artearen eta
kulturaren alorreko era guztietako prestakuntza eta sortze-jarduerak sustatzea da.
Begisare Elkartea, erretinako patologia edo begietako beste patologia bat dutenei laguntzen
egindako lanagatik.
Josean Larrañaga Etxabe, Urko, Bere ibilbide musikal luzeagatik oso ezaguna izateaz gain, Xarmantako danbor nagusia izan da 20 urtez.
Jose Mari Oiartzabal Beloki, Donostian musikaren alorrean egindako lanagatik, bereziki, Groseko
Kaldereroen Konpartsarekin. Lau disko grabatu ditu Donostiako inauterietako doinuekin.
Tomas Hernandez Mendizabal, hiriko kultur jaietan izandako parte hartze aktiboagatik.
Chernobil elkartea, 2016an 20 urte beteko ditu.
Easo saskibaloi taldea, kirola sustatzeagatik eta harrobiaren alde egiteagatik. 2016an haren 25.
urteurrena izango da.