Urgull mendirako bideak itxita egongo dira San Tomas egunean
Jendetza bildu ohi da San Tomas egunean hirian, batez ere Parte Zaharrean. Hori dela eta, segurtasun neurri gisa, Urgull mendirako bideak ixtea erabaki du Udalak. Orografia berezia duenez, jende asko pilatzen den egunetan istripuak gertatzeko arriskua areagotzen dela uste dute.
Gainera, ohar bidez jakinarazi dutenez, jaia egiteko aukeratzen dute askok Urgull, eta neurri honekin bertan egin ohi den kaleko edana saihestu nahi du Udalak.