Bertako eta etorkin familiek bat egitea nahi dute
Irri Anitzen Kolore Festa izeneko jaialdia egingo dute Intxaurrondo kultur etxean, abenduaren 27an.
Donostia Kulturaren webgunearen bidez. Helduek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek, berriz, 2 euro. Elkartasun sarrerak erosteko aukera ere egongo da, sarrera ordaindu ezin dutenei laguntzeko, abenduaren 27an bertan, txarteldegian.
Donostiako Banaiz Bagara elkarteak etorkinekin lan egiten du, gizarteratuz eta euskara irakatsiz. Oraingoan, Irrien Lagunak taldearekin batu da, eta Irri Anitzen Kolore Festa antolatu dute elkarlanean. Intxaurrondo kultur etxean egingo dute jaia, abenduaren 27an, 17:00etan, eta bertako eta etorkin familiek bat egitea nahi dute.
Jatorri anitzetako lagunek bat egin eta arratsalde polit bat igarotzea dute helburu arduradunek, eta horretarako, irriak, kantuak eta dantzak konpartituko dituztela diote. “Gabonetan elkartasuna eta sentsibilizazioa bor-borrean izaten ditugula diote, ea halaxe den”, aipatu du aurkezpenean Ane Piratak.
Sarrerak jada salgai daude,