30 artista baino gehiagoren sorkuntza lanak bildu dituzte 'artboles' erakusketan; zuhaitzak izan dira sortzaile guztien abiapuntua.
Ibon Gurrutxaga artista donostiarraren lana.
Gabonetarako erakusketa aproposa egin dute Groseko
Arteko galerian. Zuhaitzak eta gabonak abiapuntu gisa hartuta, 30 sortzaile baino gehiagoren lanak bildu dituzte.
‘Artboles’ izena du erakusketak, eta gaur, hilak 17 (19:30ean) inauguratuko dute.
Urtarrilaren 16a arte izango da zabalik. Baso artistiko bat osatu dute sortzaile guztien lanekin. Hainbat euskarritan sortutako zuhaitzak izango dira ikusgai Artekon.
Juan Albin, Jone Aranzabal, Ramon Balerdi, Baroja Collet, Luisa Txillida, Detritus, Eneko, Angel Florez Estrada, Esther Ferrer, Cristina de la Fuente, Arantxa Guereño, Ibon Gurrutxaga, Jan Hendrix, Mari Puri Herrero, Joxan Iza, Julia Juaniz, Diego Matximbarrena, Joo Myung Duck, Marijose Recalde, Juan Chillida, Mauricio Vergara, Dora Salazar, Unai San Martin, Cristina Sanchez-Marco, Pepa Ugarte, Nori Ushijima, Esperanza Zabala, Ramon Zuriarrain, Elba Martinez, Maria Cueto eta Kikis Alamo sortzaileen lanak bildu dituzte.