'San Tomas feria, txistorra eta ogia'
Parte Zaharra eta Erdialdea beteko dituen azoka, 10:00etan zabalduko dute.
Engraxi txerria, eta gaur egitaraua aurkeztu dute.
Alfonso Gurpegi, Festa Jardueretako zinegotziak eman ditu xehetasunak. Iazko kopuruari eutsiz, 233 postu jarriko dituzte. Horietatik 54 izango dira txistorrarenak, 16 talo postu, gozogintzakoak beste 16, esnekienak 15, barazkiak, eztia, sagardoa, ogia…askotarikoa izango da eskaintza.
Hiria “azoka erraldoi bat” bihurtuko dela esan du Gurpegik, Konstituzio plaza, Gipuzkoa plaza, Sarriegi plaza, Okendo plaza, Bulebarra, Elkano kalea eta Txurruka kalea hartuko baititu. Baserritarrak goizean goiz etorriko badira ere euren produkturik onenak prestatzera, azoka 10:00etan irekiko dute, 20:00ak arte.
Gune bakoitzean, adin eta gustu guztietarako jarduerak ere antolatu dituzte. Okendo plazan, esaterako, abere erakusketa egingo dute; Trinitate plazan, berriz, pilota partidak 10:30ean, eta herri kirolak, 13:00etatik aurrera.
Zuloaga plazan, ohiko Txorimalo lehiaketaz gain, haurrentzako tailerrak antolatu dituzte. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du abenduaren 20a baino lehen, donostiakofestak@donostia.eus helbidera idatzita edo 943 481 168 telefonora deituta.
Euskal Herriko txistorra lehiaketa Gipuzkoa plazan egingo dute, ezti lehiaketa Bretxan, eta Barazki eta fruitu lehiaketa, Konstituzio plazan. Bertan egongo da Leitzako Arro baserrian hazi duten Engraxi txerria ere, urtero hainbesteko ikusmina eragiten duena.
Eta urtero bezala, bertsolariak arituko dira Bulebarreko kioskoan, 13:15ean. Oraingoan, Nahikari Gabilondo eta Unai Agirre arituko dira. Arratsaldean, berriz, 18:30ean, erromeria egingo dute Bulebarrean.
San Tomas eguneko egitaraua ikus daiteke hemen.
Guztia prest da jada San Tomas eguneko ospakizunetarako. Eguneko protagonista aurkeztu zuten pasa den astean,