Silvio Rodriguezek belodromoan joko du apirilaren 3an
Sarrerak hilaren 22an jarriko dituzte salgai, 36 eta 52 euro arteko salneurrian.
www.kutxabank.es eta Kutxabanken kutxa automatikoetan.
Silvio Rodriguez Kubako musikari eta abeslaria Donostian izango da. Anoetako Belodromoan joko du 2016ko apirilaren 3an. Amorios bere diskorik berrienaren kantuak eta diskografia oparoko klasiko betierekoak eskainiko ditu Rodriguezek. Donostiako kontzertuan, bira osoan bezala, Trio Tovarroco (Rachid Lopez, Cesar Bacaro eta Michael Elizalde), Niurka Gonzalez flauta- eta klarinete- jotzailea, Oliver Valdes perkusio-jotzailea, Jorge Reyes kontrabaxua, Jorge Aragon pianista eta Emilio Vega bibrafono-jotzailea izango ditu lagun.
Sarrerak abenduaren 22an jarriko dituzte salgai, 36, 42 eta 52 euroan. Kutxabankek zerbitzuetan erosi ahal izango dira: