'Ziklomorphosia' diskoa aurkeztuko du Sorkun-ek Intxaurrondon
Bere bakarkako laugarren lana da; hilaren 19an aurkeztuko du Intxaurrondo kultur etxean.
“Ziklomorphosia diskoa proba da, proba erradikala. Diskoaren bizkarrezurra bandari erro beltzak dituen diskoa egitea proposatu izana da, soula, funkya eta reggaea landuta”, adierazi du Oarso Bidasoko Hitzari eskainitako elkarrizketa batean. Intxaurrondo kultur etxean aurkeztuko du diskoa larunbatean, hilaren 19an, 22:00etan. Sarrerak 10 eurotan saude salgai.
Ras Miguel & Tafari Band taldea ere ariko da Intxaurrondo kultur etxean zuzenean. Ras Miguel (gitarra eta ahotsa), Iñigo Manterola (bateria), Hans Dieckman (baxua) eta Ander Aranburu (teklatuak) dira Ras Miguel & Tafari Band. 2004ko udan Irunen (Gipuzkoa) sortutako roots reggae taldea da, Ras Miguel da konpositore eta taldearen sortzaile gisa, proiektuaren buru. Bob Marley & The Wailers, Peter Tosh, Burning Spear, Gladiators, Toots and the Maytals, Culture, etab…talde jamaikarren reggae musikaren influentzia dute, 60. eta 70. hamarkadetako blues eta soul soinuekin batera.
Zazpi urte eman ditu barkarkako lanik kaleratu gabe, eta Ziklomorphosia da Sorkun-en itzulera. Rocka alde batera utzi eta funk, soul, eta reggaea landuta dantzarako diskoa aurkeztu du: