Zezenketen inguruko kontsulta egiteko sinadurak bilduko dituzte San Tomas egunean
Zortzi mila sinadura baino gehiago lortu beharko dituzte sei hilabetean.
zezenketen gaineko herritar kontsulta egiteko sinadura bilketa onartu eta gero, Donostia Antitaurina Orain plataforma lanean hasi da. Eta kontsulta egitearen alde dauden hainbat talderen laguntza izango du sinadurak biltzeko. Animalien eskubideen aldeko elkartea, tartean. Hain zuzen, San Tomas egunean, Askekintza Animalistak Konstituzio plazan jarriko duen postu beganoan sinadurak bilduko dituzte.
Animalien eskubideen aldeko elkarteak adierazi du zezenketak berriro egitea izugarrizko zartada bat dela: “Zezenketak basakeria hutsa dira, donostiar gehienak lotsarazten gaituena. Are gehiago, hilabete batzuk barru, Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatuko dutenean. Gure hiriaren eta gure hiritarron irudi ona ikuskizun anker hauekin zikintzea ezin dugu onartu. Errespetua sustatu eta animalien sufrimendua gaitzetsiko duen kultur eredua bultzatu nahi dugu”.
Donostiarrek bere iritzia argi utz dezaten sinadura- bilketa bat egiten ari direla plazaratu dute. 16 urtetik gorako eta Donostian erroldatutako herritar guztiak animatu dituzte euren postura gerturatu eta sinatzeko.
Donostiako Udalak