Hilaren 26an, larunbatean, askotariko jarduerak egingo dituzte auzoan.

Gabonetan presoei, iheslariei eta beren senideei elkartasuna adierazteko asmoz programa berezia prestatu dute Intxaurrondon. Kontzentrazioa, kantaldia, gutunak idaztea, afaria, poteo girotua… Ia egun osoan zehar askotariko jarduerak egingo dituzte larunbatean, hilaren 26an. Eguerdian, 12:30ean, kontzentrazioa egingo dute Arzak gainan. Arratsaldean, 17:00etan, kantaldia eta presoei gutunak idaztea. Ondoren, mahaingurua Zulo Zahar elkartean, auzoko preso ohi eta gertukoekin. Euren esperientzia kontatuko dute bertan. Poteo girotua 20:30ean hasiko da, eta ondoren, presoen aldeko afaria egingo dute Zulo Zahar elkartean bertan. Afarirako izena eman behar da, eta 7 euro ordaindu behar dira. Afalostean, 22:30ean, kontzertu bat antolatu dute Letaman gaztetxean. Physis Versus Nomos taldea ariko da zuzenean.