Ttan Ttakun Irratiak urtarrilaren 16an ospatuko du urteroko festa
Lagartija Nick, U.K. Bill eta The Limboos taldeak gonbidatu dituzte, besteak beste.
Badator Ttan Ttakun irratiaren urteroko festa. Urtarrilaren 16an izango da, 23:00 eta 06:00 bitarte, Gazteszenan. Antolatzaileek adierazi dute aurten esfortzu berezia egin dutela, eta kartel txukuna osatu dutela. Egiako aretoan bi gune bereiziko dituzte. Gune handienean kontzertuak egingo dituzte, eta Lagartija Nick, The Limboos, Superdozer eta U.K. Bill taldeak gonbidatu dituzte, besteak beste. Axel Casas eta Imanol Costas ere izango dira areto handian, Discos Bambinos festarekin. Gune txikian DJak eta Performance-ak egingo dituzte: Rude kanka sound, Arakamura, A Toda Madre, Les Marines, Aitona Julian, Stock 13… Gainera zuzeneko irratsaioa bertatik emitituko dute. Sarrerak 5 euroren truke salduko dituzte egunean bertan, 5 euroren truke.