Ehundik gora eragilek hartu dute Korrikaren lekukoa
Irutxuloko Hitza
IRUTXULOKO HITZAko Estitxu Zabala eta Eneritz Arrillaga, Korrikaren lekukoarekin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Korrika urtea izan da aurtengoa. Martxoaren 22an sartu zen Donostian, goizean goiz, eta Korrikarekin esnatu zen hiria. Lau orduko ibilbidean zehar zirraraz beteriko uneak bizitu zituzten herritarrek.
Eragile eta talde askori esker josi zuten Korrika hirian, eta eskuz esku joan zen Korrikaren lekukoa, Bidebietatik Añorgara, 32.000 metroko ibilbidean. 107 eragilek josi zuten ibilbidea.
Irutxuloko Hitzak Easo kalean hartu zuen lekukoa, Donostia 2016-ren egoitzan, tokiko proiektuaren hainbat jarraitzailerekin batera. Korrika bera barrutik grabatzeko aukera izan genuen, gopro kamera bat eraman zuen kolaboratzaile bati esker.