Donostiako Emakumeen Etxea. (Argazkia: Ane Urrutikoetxea)
Azaroaren 13an bete ziren 5 urte
Donostiako Emakumeen Etxeak ateak zabaldu zituenetik. Berdintasunaren alde lanean diharduten taldeen eta norbanakoen topagunea da 2010. urteaz geroztik.
Mugimendu feministak urte askoan egindako gogoetatik eta haiek atzemandako beharretatik sortu zen. Urtean 33.500 erabiltzaile ditu Okendo kalean egoitza duen Emakumeen Etxeak. Egun 450 bazkidek osatzen dute. Kudeaketa bikoitza du. Batetik, Donostiako Udala dago, eta bestetik, Emakumeen Etxeko bazkideak.
June Gonzalez Emakumeen Etxea Elkarteko dinamizatzaileak azpimarratu zuen kide asko beste elkarte batzuetan ere ibiltzen direla eta hori oso aberasgarria dela: “Gipuzkoako emakume elkarte handienetakoa gara eta bakoitza norbere ordezkaria izan arren, gehienak beste elkarteren batean ere ari gara, azken batean, elkarteen elkarte bat gara, saretzen ari dena, eta gure elkartea denon parte hartzearekin indartzen da”. Juana Aranguren Emakumeen Etxeko presidenteak ere kideen aniztasuna azpimarratu zuen urtemugaren harira: “Gehienak donostiarrak bagara ere, badira inguruko herrietatik datozenak