Firestone lantegia berreskuratu dute
Añorgako lantegian Eraldia proiektua abian jarri zuten Langileen Nazioarteko egunean.
Eraldia eta gure aurrekari penalak artikuluan.
Maiatzaren Lehena berezia izan zen Donostian. Langileen Nazioarteko egunean Añorgako Firestone lantegia berreskuratu zuten, eta Eraldia izeneko proiektua abian jarri zuten. Irrika handia piztu zuen Eraldiak sare sozialetan, eta ehunka lagun bildu ziren bertan. “Espazio hau itxita egon da urtetan, eta bitartean Añorgak espazioak behar ditu herri proiektuak aurrera ateratzeko. Horregatik, prekarietateari ekintzarekin erantzuteko eta gure proiektuak saretzeko espazioa sortuko dugu asteburuan, modu horizontalean”, adierazi zuten egun hartan.
Prekarietate egoeren aurrean, bizi eta lan baldintzen duintasun emozional nahiz materialak saiatuz, elkarlaguntza eta elkarrekintza, elkartasuna funtsean oinarri duen kultura popularraren laborategi bihurtu da.
Irutxuloko Hitzako kolaboratzaile Markel Ormazabalek bertan bizitako esperientziaz idatzi zuen Loretopetik iritzi atalean,