Mugimendu antitaurinoa suspertu da
Zezenketak berriz egitea atzerapauso handia zela adierazi zuen, eta mobilizazioak hasiko zituztela iragarri zuen.
Donostiako Udalak zezenketen gaineko herritar kontsulta egiteko sinadura bilketa onartu eta gero, Donostia Antitaurina Orain plataforma lanean hasi da. Animalien eskubideen aldeko elkarteak adierazi du zezenketak berriro egitea izugarrizko zartada bat dela: “Zezenketak basakeria hutsa dira, donostiar gehienak lotsarazten gaituena. Are gehiago, hilabete batzuk barru, Donostia Europako Kultur Hiriburu izendatuko dutenean. Gure hiriaren eta gure hiritarron irudi ona ikuskizun anker hauekin zikintzea ezin dugu onartu. Errespetua sustatu eta animalien sufrimendua gaitzetsiko duen kultur eredua bultzatu nahi dugu”.
Donostiarrek bere iritzia argi utz dezaten sinadura bilketa bat egiten ari direla plazaratu dute. 16 urtetik gorako eta Donostian erroldatutako herritar guztiak animatu dituzte euren postura gerturatu eta sinatzeko. 8.000 sinadura baino gehiago lortu behar dituzte, eta sei hilabeteko epea izango dute.
Donostiako Udalak zezenketak egiteko baimena eman dio Chopera familiari, eta hiru urteren ondoren, Illunbe zezen plaza bihurtu dute berriz. Aste Nagusian zezenketak egingo zituztela iragartzearekin batera, mugimendu antitaurinoa suspertu zen Donostian.
Donostia Antitaurina Orain plataformak 12.000 sinaduratik gora bildu zituen «praktika zaharkitu eta krudel honen aurka». Irutxuloko Hitzak Nora Barragues (Altza, 1992) kidea elkarrizketatu zuen.