Plazandreok sortu zela 20 urte bete dira
Plazandreok hautagaitza feminista 1995. urteko udal hauteskundeetan aurkeztu zen lehendabizikoz Donostiako Udalera. Hogei urte igaro dira geroztik. Aurtengo udal hauteskundeetan izen berri eta irudi berrituarekin aurkeztu zen: Plaz. Hasierako proiektu hari aldarrikapenak gehitu dizkiote, eta euren printzipioekin bat egiten duten talde eta eragileekin elkarlanean aurkeztu ziren udal hauteskundeetara, Josebe Iturrioz zerrendaburu zutela.
Ekonomia feminista zuen oinarri Plaz-en programak, ikuspegi ezkertiarra, eta udalari begira, genero ikuspegia arlo guztietan txertatzea. Plazandreok taldeak inoiz atera dituen emaitza onenetatik (2.287 boto) nahiko urrun ibili arren, maiatzeko hauteskundeetan nabarmen hobetu zituen Plaz-ek duela lau urteko emaitzak: 451 bototik 864 boto lortzera igaro zen.