
Martutenen boluntarioak etengabe izan dira lanean uholde arriskua izan denean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Uholde arriskuak mehatxatu zituen berriz Martutene eta Txomin Eneako bizilagunak. Otsailaren 25ean eta 26an gainezka egin zuen Urumea ibaiak, eta auzotarrak zigortu zituzten euriteek. Hamazazpi pertsonak pasa zuten gaua etxetik kanpo, Gizarte Zerbitzuko langileek artatu ondoren. Hurrengo egunean bizilagun gehiago atera zituzten etxetik, Pilar auzunean, Antzietan eta Okendotegi bidean.
Aurten abian jarri dituzte
Urumearen inguruko lanak. Martutenen hondeamakinak eta langileak ikus daitezke ibaiaren inguruko guneetan. Dagoeneko bi zubi gutxiago dituzte auzoan. Pilar auzunea eta Okendotegi bidea lotzen zituena eta Martutene pasealekukoa. Pilarreko zubi berria jada erabil daiteke, baina Martutene pasealekukoan oraindik lanean ari dira.