Donostia 2016ren programazioaren barruan, martxoaren 25etik 27ra, nazioarteko eta tokiko artistak joko dute gauero Maria Kristina zubian.
Bob Geldof eta
Nick Lowe musikariak izango dira
Donostia 2016ren
Stop War jaialdiaren kartelburuak. Oraindik beste nazioarteko sortzaile baten emanaldia baieztatu behar dute. Martxoaren 25etik 27ra bitartean, nazioarteko artistak ez ezik, tokiko talde batek ere joko du gauero Maria Kristina zubian jarriko duten agertoki handian. Bob Geldofek martxoaren 26an joko du, eta
Gose taldeak joko du aurretik. Hurrengo egunean Nick Loweren txanda izango da, eta haren aurretik zuzenean izango da
Anari.
Kontzertuak gauean izango dira, 21:00etan, eta zirkulazioa moztuko dute, ikusleak zubiaren inguruan elkartu ahal izateko. Urumea ibaiaren inguruan, Frantziako pasealekua eta Gernikako Arbola pasealekuan hainbat gobernuz kanpoko erakundeen postuak izango dira, eta janari eta edariak erosteko aukera ere izango da. Bilbo eta Okendo plazan ere emanaldi gehiago egingo dituzte:
zinema, musika eta antzerkiarekin lotutako jarduerak egingo dituzte.
Stop War jaialdiaren harira
bi eguneko topaketa bat antolatuko dute, gaur egun mundua astintzen duten gatazken inguruan hausnartzeko eta herri mailan gerraren aurka zer egin daitekeen aztertzeko.