Hilaren 29an inauguratuko dute; emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duen harremana aztertu dute.
‘Emakumeak eta itsasoa’ erakusketaren kartela.
Ontzi Museoa egun itxita dago.
Bakailaoaren arrantza, ur handiak erakusketa kentzen ari dira, erakusketa berriari lekua egiteko. Laster irekiko ditu ateak, urtarrilaren 29an. Orduan inauguratuko dute erakusketa berria: Ontzi Museoak berak ekoiztutako
Emakumeak eta itsasoa.
Erakusketak emakumeek historian zehar itsasoarekin izan duten harremana aztertzen du, antzinatik itsas munduaren imaginarioan eta mitologian bete zuten lekua ahaztu gabe. Ikuspegi orokorretik abiatu da Ontzi Museoaren lan taldea, baina arreta berezia jarri dute Euskal Herriaren historian.
Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak parte hartu du erakusketan. Berak diseinatu du erakusketa iragartzen duen kartela, eta erakusketaren diseinuan ere parte hartu du.