Erregetako Krosa jokatuko dute igandean
Uliako Gimnastikak antolatu du nazioarteko lasterketa, 86. urtez
Kirolprobak webgunearen bidez egin beharko dute izen ematea gainontzekoek: Junior, senior, beterano federatuak, eta 16 urtetatik gorako korrikalariak. Zehazki, 15 euro ordaindu beharko dituzte partaideek, eta aukera izango dute diru horretatik euro bat Dravet-eko Sindrome Fundazioarentzat bideratzeko.
Momentuz, 160 lagunek baieztatu dute euren partaidetza, baina antolatzaileek badakide askok azken egunetan emango dutela izena. Eliteko lehiakideei dagokienean, honakoek parte hartuko dute: Javier Guerra (Espainia), Roberto Alaiz (Espainia), Juan Antonio Perez (Espainia), Hassan Oubaddi (Maroko), Adbelaziz Merzogui (Maroko), Hamid Bendaouz (Maroko),Rachid Nadij (Espainia), Jorge Blanco (Espainia), Alvaro Gutierrez (Espainia), Asier Cuevas (Eibar), Alessandra Aguilar (Galizia), Cristina Jordan (Espainia), Malika Ashssash (Maroko), Khadija Laarousi (Italia), Rebecca Walter (Alemania).
Mounir Fifa (29:27) eta Trihas Gebre (32:50) izan ziren iazko irabazleak. Kirolprobak webgunean kontsulta daiteke sailkapen osoa.
Gabonekin batera badator aurten ere 86. Erregetako Krosa. Uliako Gimnastikak antolatzen du urtero nazioarteko lasterketa, eta krisi ekonomikoak gogor jo zion arren, beste urte batez pozik aurkeztu dute lehia, babesle berri batekin: Sabadell bankua. Profesionalei zuzendutako lasterketa gisa jaio zen, baina duela sei urte aldatu egin zuten, korrikalari zaletuei ere bertan parte hartzeko aukera zabalduz. “Pixkanaka partaidetza goruntz doa”, aipatu du Gimnastikako presidente Alberto Cifuentesek. Datorren igandean bertan izango da proba, urtarrilaren 10ean, goizez. Lehia nagusia 12:15ean izango da, 10 kilometrokoa; horren aurretik, gainontzeko mailetako lasterketa txikiagoak jokatuko dituzte, 9:45ean hasita.
Lasterketa Grosen barrena izango da, baina ibilbidea moldatu egin dute, Sagueseko jirabirak kenduz. Hala, irteera eta helmuga leku berean izango ditu lasterketa nagusiak, Kursaal inguruko gasolindegi txikiaren parean; Sagues aldera hasiko dira korrika, zirkuitua osatuz. Bost kilometroko lasterketa, berriz, People tabernaren paretik irtengo da, Kursaal aldera.
Aurreko urteetan egin duten moduan, probaren egunean bertan emango dute izena federatutako eliteko seniorrek eta jubenil mailakoek. Haur eta kadete mailetako korrikalariaek doan parte hartzeko aukera izango dute. Azkenik,