Zurriola hondartzatik sartuko dira bihar Donostian, 14:30ean; arratsaldean, desfilean, 1.600 kilo goxoki banatuko dituzte.
Errege Magoen iritsiera. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Ekialdeko Errege Magoek Zurriola hondartzatik agurtuko dituzte lehen aldiz donostiarrak. Groseko hondartzara iritsiko dira bihar, asteartea, 14:30ean, eta ondoren gamelu gainean joango dira udaletxera. Errege Magoek harrera egingo diete udaletxea agur esatera eta gutuna ematera hurbiltzen diren herritar guztiei, 15:30etik 17:00etara. Ondoren, Errege Magoen laguntzaileak udaletxeko terrazara joango dira, eta han ere gutunak jasoko dituzte.
Errege Magoen desfilea Bulebarretik irtengo da 18:00etan. Ibilbidea honakoa izango da: Bulebarra, Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi eta berriz ere Bulebarra. Gabonetako giroa pizteko lagunduko diete trikitilariek, txarangek, suhiltzaileek eta tren turistikoak. Dbuseko autobus hibrido batek ere parte hartuko du desfilean. 1.00 kilo goxoki banatuko dituzte.