Patxo Telleriak (La máquina de pintar nubes, Bypass) zuzendu eta ABRA Prodek ekoiztutako Igelak filmatu dute jada. Abenduan bukatu dute filmaketa. Ainhoa Arteta soprano tolosarrak parte hartu zuen filmaketaren azken egunean: “Igelak filma musika eta kulturarenganako kantu unibertsal bat da. Iñaki Salvadorrek konposatutako pieza musikala zoragarria da. Lehendabiziko aldia da pelikula baten agertzen naizela, orain arte nire ahotsa besterik ez baita agertu. Ilusio berezia egiten zidan Donostian filmatzeak eta are gehiago bokazio unibertsala duen film batean. Proiektua aurkeztu zidaten momentutik argi izan nuen bertan parte hartu nahi nuela.”
Euskal musikari esanguratsu askok parte hartu dute Igelak filmean: Xabi Solano (Esne Beltza), Gose, Francis (Doctor Deseo), Natxo de Felipe, Oreka Tx eta Gatibu, besteak beste. Azken honek filmarentzako abesti bat konposatu du.
Gorka Otxoa aktore donostiarra da filmeko protagonista nagusia. Banku sukurtsal bateko zuzendariaren rola beteko du. Aktoreen zerrenda Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, Mikel Losada eta Itziar Ituñok osatzen dute, besteak beste.
Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu duen euskal komediak Joxe Portela eta Alberto Gerrikabeitiak (ABRA Prod) ekoiztu dute, 2.000.000€ ko aurrekontuarekin. Filmaketak 7 asteko iraupena izan du eta Donostia eta inguruan filmatu da. Artelekun filmatzen aritu zireneko erreportajea egin zuen Irutxuloko Hitzak.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea