Gabonetako jaiak haurrez bete du Viktoria Eugenia Antzokia
Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak antolatu du emanaldia, erizainen seme-alabentzako.
Gipuzkoako Erizaintza Kolegio Ofizialak Gabonetako jaia antolatu du, aurten ere, lurraldeko erizainen seme-alabentzat. Hala, 700 lagun baino gehiago bildu dira gaur goizean, Viktoria Eugenia Antzokian, emanaldiaz gozatzeko. Ederki pasatu dute, gainera, TOMAXen abenturak pailazo emanaldiarekin.
Haurren XX. Marrazketa Lehiaketaren sariak ere banatu dituzte, Haurrak eta Aitona-amonak izan delarik aurtengo gai nagusia.
Hona hemen, kategoria bakoitzeko irabazleak:
3 urtera arte: Maria Muñoz Garcia.
4-5 urte: Udane Erauskin Lizarazu.
6-7 urte: Aiala Irastorza Marcos.
8-9 urte: Marta Beorlegui Oses.