Altzara ere iritsi da Erregeetako loteriaren sari nagusia
Arri Zar tabernak 19 milioi euro inguru banatu ditu saldutako 95 dezimoen bitartez
22.654 zenbakiak zoriona ekarri du Euskal Herrira. Erregeetako loteriaren sari nagusiaren zenbakia Bilbon eta Pasai Antxon saldu dute, besteak beste. Sari nagusiaren ia erdia Pasai Antxoko Oarso kaleko Patxi izeneko administrazioan banatu dute —36 milioi inguru—, eta, loteria denda horretako bezeroa izanik, zenbaki horretako 95 dezimo Altzako Arri Zar tabernak saldu ditu; 19 milioi euro banatu ditu, horrenbestez.



