Europa mailako talentudun gazteak bilduko ditu, Jazzaldiarekin eta Kultur Hiriburutzarekin bat eginez.
Iazko jaialdian parte hartu zuen Pixel taldea. (Argazkia: 12 points)
Jazzeko talentu gazteen
12 Points jaialdia Donostian egingo dute aurten; Jazzaldiarekin eta Europako Kultur Hiriburutzarekin bat eginez. Europako jazzeko talentu gazteak aurkitzea eta bultzatzea du helburu jaialdiak, eta hamargarren ekitaldia izango da hirira iritsiko dena. Hain zuzen ere, uztailaren 20tik 23ra izango da jaialdia, Jazzaldiarekin batera. Zehazki, Jazzaldia uztailaren 20tik 25era bitartean izango da.
Egitaraua prestatzeko, 12 Pointsek urtero deialdi ireki bat egiten du Europako 12 herrialdetatik 12 jazz talde aukeratzeko xedearekin. Parte hartu nahi duten taldeek urtarrilaren 30a baino lehen eman behar dute izena, web
jaialdiaren webgunearen bidez.
Azken hamar urteotan, Jazzaren esparruan plataforma paregabea bilakatu dela diote, Europan sortutako talentu berriak sustatzeko. Hala, ia 500 musikari gaztek hartu dute parte 12 Points-en 2007tik hona, eta adituek diotenez, haietako askorentzat ezinbesteko urratsa izan da euren ibilbide profesionalari ekiteko.
Txandaka egiten dute Dublinen (urte bakoitietan), eta Europako beste hiriburu batean (urte bikoitietan). 2014an, Umea-n egin zuten (Suedia), eta 2012an, Porton (Portugal).