Hiru erakusketa handi izango dira San Telmo Museoaren 2016ko oinarria
Bisitari gehien uztaila eta abuztua artean espero dituzte, Europako Kultur Hiriburutza dela eta.
- ‘1996, GAUR KONSTELAZIOAK, 2016’ (urtarrilak 23 – maiatzak 15). Bi testuinguru sozial eta historiko erakutsiko ditu, bi arte konstelazio: Gaur taldearen ingurukoa, eta Kairos garaikidea.
- ‘BAKE-ITUNAK’ (Ekainak 19 – urria). 2013an abiatutako erakusketa nagusia da, eta San Telmo Museoan eta Koldo Mitxelena Kulturunean ikusgai izango da, beste egoitza batzuez gain. Arteak eta zuzenbideak bakea irudikatzeko erabili dituzten formen analisia egingo du.
- ‘Modernitate berezia. Abangoardiaren erretratua Donostian 1928-1936’ (azaroa – 2017ko otsaila). Garai nahastu eta aldakor baten kontakizuna egingo du. Artean, arkitekturan, publizitatean eta esparru publikoan izandako kultur adierazpenak barne hartzen dituen narrazioaren bitartez: pintura, collagea, argazki montajeak, eskultura, arkitektura, karikatura, diseinua eta kartela.
- Dagoeneko bertan dago Ikimilikiliklik. J.A. Artzeren unibertsoa, eta otsailaren 14a arte egongo da ikusgai.
- Ondoren, San Adrian. Denboraren tunela iritsiko da (otsailaren 23 – apirilak 3). Aranzadi Zientzia Elkarteari esker, Gipuzkoako etapa nagusiak ezagutaraziko ditu, San Adriango tunelean egindako indusketa arkeologikoen bitartez.
- Nilo Ibaia. Gizarte egipziarraren barnean (apirila-ekaina). Egiptoren inguruko argazki erreportaje bat jasoko du. Nilo ibaia izango du ardatz, landa eremuetatik hasi eta Cairo hiribururaino.
- Euskal kirolak (uztaila-abuztua). Euskal kirolek beste kirol handi batzuen konpetentziari tinko eusten dietela erakutsiko du erakusketa horrek.
- Azken urteetan egin duten moduan, zinemaldiarekin lotura izango duen erakusketa labur bat ere jarriko dute irailean. Hala ere, oraindik ezin izan dute horren berri eman, ez baitaukate guztiz lotua.
- Gaur El Prado ukitu (urria 2017ko urtarrila). El Prado Museoko hezkuntza alorrak sortutako eta Fernando Perez Suesvunek komisariatutako erakusketa. Museo horretako obra esanguratsu batzuk hiru dimentsiotan bilduko ditu. Bereziki ikusmen murriztua dutenenetzat bideratua egongo da.