Auzipetuen aldeko agerraldia atzo, Easo plazan.
2015eko abuztuan aske geratu zen
Sergio Garcia amaratarra. Amarara iritsi zenean senide, lagun eta auzotarrek harrera egin zioten. Auzotarrek atzo salatu zutenez, harrera horretan presente egoteagatik, bost donostiarrek Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute bihar, asteartea, terrorismoari gorazarre egitea egotzita.
Atzo
agerraldia egin zuten epaiketa salatzeko: “Preso hartu zutenez gero, gertu-gertutik bizi izan dugu dispertsioak eta espetxe-politikak berari eta bere gertukoei eragin dien sufrimendua. Astero-astero ikusi dugu norbait errepidean ehunka kilometro egiten Sergio 40 minutuz kristal lodi baten bestaldean ikusteko. Espetxe-politikak eragindako sufrikarioa ezagutu dugu: bakartzea, erasoak, gose-grebak… Nola ez dugu ospatuko, orduan, Sergiok askatasuna berreskuratzea?”
Bost herritarren inputazioak ez duela auzotarren elkartasuna isilaraziko adierazi dute: “Guk argi dugu, eskubide urraketak irauten duen bitartean, elkartasunak bizirik iraungo du. Ez dugu gure maitasuna isilpean gorde nahi”.
Inputazioak salatu eta lau auzipetuei elkartasuna adierazteko,
kontzentrazioa egingo dute bihar, asteartea, Easo plazan, 19:00etan.