Antiguako jaiek 10. Zaldi Lasterketa egin dute Ondarretan; ikuskizun ederraz gozatu dute ehunka lagunek.
10. hondartzako zaldi lasterketa Antiguan. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Igande goiz euritsu eta lainotsua.
Antiguako kaleak lasai-lasai daude, auzotar asko kafetegietan gosaltzen ari dira, eta askoren ahotan dabil
Ondarreta hondartzan hastear dagoen zaldi lasterketa. Jende mugimendua nabaritzen da hondartzara bidean. Pixkanaka jendea Ondarreta pasealekua eta hondartza betetzen hasi dira. Jende asko dator Antiguatik, eta baita tunelaren bestaldetik ere.
Goizeko 11:00etan hastekoa da lasterketa, ordu horretarako lasterketa lehen lerrotik ikusteko lekuak agortu dira ikusleentzat. Inork ez du galdu nahi Antiguako jaiek antolatutako
10. Zaldi Lasterketa. Zaldiek ez ezik, pony eta shetland-ek ere parte hartuko dute lehian. Hondar gainean dabiltza, eta ikusleen begirada guztiak erakarri dituzte.
Hasi da zaldi lasterketa. Jendea zaldunak animatzen ari da. Abiadura izugarrian doaz zirkuituaren barrualdean. Ondoren gaztetxoek parte hartu dute, pony eta shetland gainean. Jendeak gogor animatzen ditu gaztetxoak. Bi zaldun erori dira lasterketan, baina ez da zauriturik izan. Zirrara aurpegiak nabari dira publikoan. Zaldien edertasun eta abiadurarekin gozatzen ari dira. Giro aparta dago Ondarreta hondartzan. Gainera jai batzordekoek edari eta janari postu bat jarri dute musikarekin.
Antiguako san sebastian jaiak iragarri ditu 10. Zaldi lasterketak. Ostegunean hasiko da jaien egitaraua, Txantxarrekan egingo duten reggae gau batekin eta eskuz binakako pilota txapelketarekin.