Hassan Oubaddi eta Malika Asahssah korrikalariek egin dituzte denbora onenak, Uliako Gimnastikaren lasterketan.
300 lagun baino gehiagok parte hartu zuten lasterketa nagusian. (Argazkia: Run Online)
2016ko Erregetako Krosak baditu txapeldunak: Hassan Oubaddi (29’49”) eta Malika Asahssah (32’17”). Hain zuzen ere, korrikalari marokoarrak izan ziren nagusi Uliako Gimnastikaren nazioarteko lasterketan. Guztira, 320 korrikalarik gurutzatu zuten helguma, igande goizean, 10 kilometroko lasterketa egin ostean. Euripean aritu ziren korrikalariak, baina hala ere, gustura geratu dira antolatzaileak maila guztietako lasterketetan izandako partehartzearekin.
Gizonezkoetan, Javier Guerrak (29’59”) eta Abdelaziz Merzouguik (30’18”) osatu zuten podiuma. Emakumeetan, berriz, Alexandra Aguilar (33’40”) eta Elena Loyo (33’43”)geratu ziren Asahssahren atzetik.
Sailkapen osoa
lasterketak.com webgunean kontsulta daiteke.