Urtemuga ospatuko dute larunbatean, Frantziskotarren elizan.
Arantzazuko Ama katekesiaren lehen danborrada, 1967an.
Tomas Gondra frantziskotar fraidearen ekimenez sortu zen duela 50 urte
Arantzazuko Ama katekesiaren haur danborrada. Egiako katekesia Donostiara gerturatzeko asmoz sortu zuen, “garai hartan Egia Donostiaren periferian baitzegoen”.
1966.urtean hasi ziren danborradan ateratzeko guztia prestatzen: Baimenak eskatu zituzten, jantziak egin, txanoak erosi… Bitxikeria gisa kontatu dute Madrilera joan behar izan zutela txanoak erostera, militarren arropa saltzen zuten denda batera. Honek guztiak kostu handia izan zuela ekarri dute gogora: “Guk ez genuen ikastetxe baten babesa, langile auzo bateko parrokia bat ginen. Baina azkenean gure esfortzuak merezi izan zuen, eta haur danborradako 10. konpainia bihurtu ginen”.
50 urte hauetan guztietan,
1967. urtetik, 4.000 haur inguru atera dira Arantzazuko Ama haur danborradan. Urtemuga ospatzeko elkartuko dira larunbatean, hilaren 16an, Frantziskotarren elizan, 17:00etan.