Txillardegiren omenezko ekitaldi bat egingo dute bere heriotzaren urtemugan
Bere testu batzuk irakurriko dituzte Dr. Camino liburutegian, musikaz lagunduta.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zeneko laugarren urteurrena izango da. Txillardegi Gogoan-eko kideek emanaldi berezi bat egingo dute egun berean, 19:00etan Dr. Camino liburutegian (Abuztuaren 31 kalea, 30). Omenduaren testu batzuk irakurriko dituzte, eta musika ere ez da falta izango. Oroitze-ekitaldia ez ezik aldarrikapenerako ekitaldia ere izango dela adierazi dute antolatzaileek: “XX. mendeko bigarren zatian, nekez aurkituko da euskal kulturan Txillardegi bezain egile erabakigarririk, eta, hala ere, bere jaioterrian, hau da, Europako Hiriburutza estreinatzear dagoen Donostia honetan, oraindik ez dago Txillardegiren izena daraman kale-plazarik, ez biblioteka edo beste eraikin publikorik. Nahiz eta hamaika idazlek eta ehunka donostiarrek espresuki horrelako aitortza eskatu dugun”.
Duela bi urte hainbat idazle eta sortzailek Donostiako Udal Liburutegi Nagusiari Txillardegiren izena jartzeko kanpainarekin bat egin zuten: “Donostiak Txillardegiri mota honetako aitortza zor diola uste dugu, euskalgintzaren eremuan egindako ekarpenagatik“.
Ostegunean, hilaren 14an,