30 urtetik gorako antiguatarraren danborrada da; lehen aldiz aterako dira aurten, hilaren 20an.
Xexene danborradaren entsegu bat Antiguako merkatu zaharrean. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Asko dira azken urteotan danborrada batean parte hartzeko aukerarik izan ez duten antiguatarrak: «30 urtetik gora badituzu, eta elkarte bateko kide ez bazara, ezin duzu inon jo», azaldu du
Xexene danborradako
Ainara Arriaranek. Berak hiru urte eman ditu danborrada batean atera gabe.
Mikel Ugartek, 18 urte. Eta
Eva Rodriguezek hamar bat urte. Guztiak auzoko gazte danborradan ibilitakoak dira. 30 urte bete zituztenean, ordea, utzi egin behar izan zuten, hori baita gazte danborradak ezartzen duen baldintza nagusia.
70 bat kide elkartu dira
Xexene danborrada berrian. Antiguako merkatu zaharrean entseatzen ari dira egunotan. Hilaren 20an aterako da euren danborrada. Platero tabernatik abiatuko dira 11:30ean, eta handik Antiguan zehar ibiliko dira. Ostiralean Xexene danborradari buruzko erreportajea argitaratuko dugu, San Sebastian egunaren inguruko beste hainbat elkarrizketa eta erreportajerekin batera.