Donostia Kulturak 2.500 gonbidapen inguru banatuko ditu Antzoki Zaharreko eta Viktoria Eugeniako ekitaldi batzuetarako
1966 I Gaur Konstelazioak I 2016 erakusketa inauguratuko da urtarrilaren 22an 19:30ean, eta erakusketa museoan egongo da maiatzera arte. Gaiarekin lotutako beste erakusketa bat Okendo Kultur Etxean ere izango da.
Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen erakusle gisa urtarrilaren 22an 20:30ean Antzoki Zaharrean The Invitation (2015) filmaren aurre-estreinaldia izango da. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan.
Jazzaldiaren erakusle gisa zenbait kontzertu izango dira: Urtarrilaren 21ean, 19:30ean, Fnac Forumean Swingpapers taldearen kontzertua, Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuaren baitan. Urtarrilaren 22an, 19:30ean, Fnac Forumean Laurent Robino Trio taldearen kontzertua, Tokiko Taldeen Hautaketa prozesuaren baitan.
Urtarrilaren 23an, 18:00etan, Trinitate plazan, Edmond Bilal Band boskotearen doako kontzertua izango da. Urtarrilaren 23an, 21:30ean, Trinitate plazan, Sanou taldearen kontzertua izango da.
dFeria jaialdiaren erakusle gisa hainbat antzezlan taularatuko dira urtarrilaren 23an: 21:00tan Parte Zaharreko kaleetan Deabru Beltzak taldearen Les Tambours de Feu. 22:00etan, Antzoki Zaharrean Unahoramenos Produccionesen Me llamo Suleiman antzezlana izango da. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan. 22:00etan Kursaal kanpoaldean Compagnie 9.81 taldeak Suspend’s dantza bertikaleko ikuskizuna eskainiko du. 23:00etan, Viktoria Eugenia Klub aretoan Teatro del Azar taldearen El juicio de Dayton antzelana. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Viktoria Eugeniako leihatilan.
Literaktum jaialdiaren erakusle gisa bi ekitaldi izango dira urtarrilaren 23an. 20:30ean Egiako Apal Estudioan Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Mari Luz Esteban eta Miren Agur Meabek Poesiaren Gorputza errezitaldia emango dute. 23:00etan Egiako Zahar Etxean Rafael Berriok Monstruoso emanaldia eskainiko du.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren erakusle gisa urtarrilaren 24ean 17:00etan Antzoki Zaharrean La ley del mercado (La Loi du marché, 2015) filmaren aurre-estreinaldia izango da. Bertara joateko gonbidapenak urtarrilaren 15etik jaso ahal izango dira Antzoki Zaharreko leihatilan.
Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta gehientsuenak -kontzertuak, kale antzerkia…- erabat libreak dira, gonbidapen beharrik gabe, baina ekitaldi zehatz batzuetarako ezinbestekoa izango da gonbidapenak jasotzea. Gonbidapen horiek lortzeko informazio guztia Donostiakultura.com webgunean dago, bai Donostia Kulturako bazkideentzat bai herritar guztientzat.
Donostia Kultura ere Donostia 2016-ren parte da, eta ekitaldi ugari egingo ditu urtean zehar hiriburutzarekin lotuta, eta jakina, inaugurazioaren egunetan ere izango du isla. Horregatik, herritarrei dei egiten die Donostia 2016ren inaugurazio ekitaldietan parte har dezaten Donostia Kulturaren eskutik, eta hainbat kultur ekimenetarako 2.500 gonbidapen baino gehiago jarriko ditu herritarren eskura.
San Telmo museoan