#100KA izeneko proiektuaren bidez, kontzertuak eta antzezlanak antolatuko dituzte, besteak beste, taberna eta ez-ohiko lekuetan.
Hainbat artistek bat egin dute aurkezpenean. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Duela urtebete eta lau hilabete inguru hasi zuen bere ibilbidea
KA plataformak, oinarrizko kultura eta kultura alternatiboa aldarrikatuz. Dagoeneko 250 lagunek bat egin dute KAn, eta oraindik jende gehiago ere jasotzeko prest daude. Izan ere, era horizontalean lan egiten dute, taldea irekia dago, eta parteharteza bultzatu nahi dute. Erdialdeko Koh Tao tabernan, #100KA proiektuaren bidez, 2016 urtean ehun jarduera artistiko eskainiko dituztela azaldu dute, inguruko hainbat taberna eta ez-ohiko lekuetan. Hain zuzen ere, 2016 Fundazioaren barnean, Energia-Olatuaken Ardora sailaren bidez, 20.016 euroko diru laguntza lortu du kolektiboak, eta horri esker antolatu du aurtengo programazio zabala. Kontzertuak, bakarrizketak, antzezlanak zein magia saioak eskainiko ditu KAk, iaz guztia doan.
Momentuz, lehenengo 20 jardueren berri eman dute. Ostiral honetan bertan, esaterako, El Muro tabernan, Ernesto umoregilea eta Mario Simancasen musika kritikoa batuko dira, 20:30ean.
Baimen eskean
Agus Rodriguezek hitz egin du prentsaurrekoan, Parte Zaharreko Rekalde tabernaren jabeak. Tabernariek halako jarduerak antolatzeko dituzten arazoen berri eman du. Rodriguezek azaldu duenez, egun udalak ez dauka sail zehatzik kontzertu baterako baimena eskatzeko, eta horrek arazo handiak dakarzkie. Beraz, euren proposamena da udalak sail zehatz bat jartzea, baimenak eskatu ahal izateko. “Tramitea erraztea nahi dugu; gu arauak betetzeko prest gaude”, dio Rodriguezek.
Lehenengo 20 jardueren egitaraua.