‘Alli abajo’ telesailaren filmaketa Parte Zaharrean. (Argazkia: Alli abajo)
Parte Zaharreko
Euskal Billera elkarteak 2016ko Urrezko Makila
Alli abajo telesailaren lan taldeari ematea erabaki du. Telesailaren bigarren denboraldian Donostia aukeratu dute gune nagusi gisa, Sevillan aurreneko denboraldia filmatu ondoren, eta filmaketa hemen egiteagatik esker ona erakutsi nahi dio.
Gainera, Donostiako tradizioak erakutsi eta hemendik kanpora gertuko irudia ematen duela azpimarratu du: “Telesail honek gure hiriaren zenbait berezko alderdi erakusteko asmoa du, besteak beste, aktoreek danborrada batean parte hartuko dutela ikusiko dugu. Modu horretan Donostiaren tradizioak erakutsi eta gertuko irudi bat emango du hemendik kanpora”.
Urrezko makilaren emate ekitaldia elkarteko egoitzan egingo dute, San Sebastian bezperako afariaren barruan, telesailaren aktore, produktore eta gidoilarien ordezkaritza bat bertan izango delarik. Telesailaren lan taldean hainbat euskal aktore daude: Ane Gabarain, Oscar Terol, Jon Plazaola eta Gorka Aginagalde, besteak beste.
Joan den urtean, eszena batean,
Irutxuloko Hitzaren ale batekin agertu zen Ane Gabarain aktorea.