Hiritar Merezimendu Domina jasoko du Nazaret ikastetxeak, beste lau sariturekin batera.
Nazaret ikastetxeko zuzendariorde Nereba Peña. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hiritar Merezimendu Dominak banatuko dituzte San Sebastian bezperan, urtero legez. Bost izango dira sarituak, eta Nazaret ikastetxea dago horien artean, ehun urte bete berri dituen ikastegia. Bertan izan da IRUTXULOKO HITZA Nazareteko zuzendariordearekin: Nereba Peña (Gros, 1968).
Hain zuzen ere, emakumeei mekanografia eskolak emanez abiatu zen Nazaret, 1916an, eta ordutik hainbat aldaketa jaso dituen arren, lan munduari begira aritu den ikastetxe bat izan da beti ere. Batxillergoa, Goi Mailako zikloak eta helduentzako ikastaroak eskaintzen dituzte gaur egun. “Gure helburua da kalitatezko prestakuntza profesional bat ematea. Ez gara hor geratzen, eta prestakuntza osoa hartzen dugu kontutan. Argi dugu ikasleak lan munduan arrakasta izateko prestatu behar ditugula, eta era berean, txertatzen diren enpresa horietan ere euren ekarpena egiteko. Ikasleak titulua lortzea baina gehiago nahi dugu”, adierazi du Peñak.
Ostiral honetako astekarian egongo da elkarrizketa osoa irakurtzeko aukera.