Hilaren 19an eta 20an gautxori zerbitzuak jarriko dituzte auzoetara joateko.
Dbus konpainiako autobus batzuk, Bulebarrean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
San Sebastian egunean autobusean mugitzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Dbus-ek autobus zerbitzua indartuko du hilaren 19an eta 20an, baita gauean ere, gautxoriekin.
Banderaren igoera dela eta, hilaren 19an, arratsaldetik gauerdia arte, auzoetako autobus gehiago izango dituzte erabiltzaileek, bai Erdialdera joan nahi dutenek, baita auzoetara joan nahi dutenek ere.
Benta Berri (5), Egia-Intxaurrondo (9), Altza (13), Bidebieta (14), Igeldo (16), Apaizgaitegia (18), Aiete (19), Benta Berri-Añorga (25), Amara-Erribera-Martutene (26), Amara Ospitaleak (28), Amara-Anoeta (7), Intxaurrondo Hegoaldea (29) eta Puio-Errondo (32) lineak indartuko dituzte.
Gainera gau osoan zehar ere
gautxori zerbitzua indartuko dute. Banderaren igoeraren ondoren, Dbusek gaueko zerbitzua emango du gau osoan zehar, goizeko lehen zerbitzuak ematen hasi arte. Dbusek ahalegin handia egingo du auzoetako jendeak gau osoan zerbitzua izan dezan.
Bandera igoeraren ondoren, irteera bereziak Bulebarretik auzoetara
B1 Benta Berri – Berio -Añorga. 0:30etik 07:00etara, 30 minuturo.
Goizeko lehen irteerak Benta Berriko linean (5 Linean): 7:20, 8:00, 8:40.
Lehen irteera Benta Berri-Añorgako linean (25 linea): 8:55.
B2 – Aiete-Bera Bera
0:30etik 07:00etara, 30 minuturo.
Lehen irteerak Aieteko linean (19 linea) Bulebarretik 7:30, 8:15, 8:45
Lehen irteerak Aieteko linean (19 Linea) Urbietatik: 9:15
B3 – Egia-Intxaurrondo
0:30etik 07:15era, 30 minuturo.
Lehen irteerak Egia-Intxaurrondoko linean (9 Linea): 7:30, 8:15, 8:30, 8:50, 9:10, 9:30, 9:50
B4 – Amara-Erriberak-Martutene
0:30etik 07:00etara, 30 minuturo
Lehen irteerak Amara-Ospitaleetako linean (28 Linea):7:33, 8:10, 8:50, 9:00
Lehen irteerak Amara-Martuteneko linean (26 Linea):7:20, 8:20, 9:10
B6 – Altza
0:30etik 07:00etara, 30 minutuan behin
Lehen irteerak Altzako linean (13 Linea):7:36, 8:00, 8:25, 8:50
B8 – Mirakontxa-Benta Berri-Apaizgaitegia
0:45etik 07:15era, 30 minuturo
Lehen irteera Apaizgaitegiko linean (18 Linea)
Gipuzkoa plazatik 9:10
B9 – Amara-Errondo-Puio
0:45etik 07:15era, 30 minuturo
Lehen irteerak Errondoko linean (23 Linea)
San Bartolome kaletik 9:30
B10 – Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista-Altza
0:45etik 07:15era, 30 minutuan behin
Lehen irteerak Altzako linean (13 Linea): 7:36, 8:00, 8:25, 8:50
Auzoetatik Erdialderantz ere zerbitzuak egongo dira:
-B1, B4, B6, B8 eta B10: Bulebarretik irten baino 30 minutu geroago.
-B2 eta B9: Boulevardetik irteeraren baino 15 minutu geroago.
-B3: Boulevardetik irteera baino 20 minutu geroago.
Urtarrilaren 20an, 9:00etatik aurrera, jaiegunetako ohiko zerbitzuak hasiko dira funtzionatzen, eta egun osoan indartu egingo dira.
San Sebastian Egunean
Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunean, haur danborrada dela eta, Dbusek autobus lineak indartuko ditu erabiltzaileak erdialderantz joan ahal izateko garraio publikoa erabiliz. Gainera, 23-Errondo eta 32-Puio-Errondo lineek zerbitzuak bikoiztuko dituzte.
Aldaketak geltokietan
Kontuan izanda haur danborrada besteak beste Bulebarretik eta Erdialdetik ibiliko dela eta horregatik gune horietan zirkulazioa itxita egongo dela, 10:30etik 15:00etara hainbat autobus lineen geltokiak aldatuko dituzte, zehazki hauek:
-Amara, Loiola eta Martutene aldeko lineak:Easo kaleko 9ra aldatuko dira.
-Antigua aldeko lineak:Londres Hotelaren aldera eta Zubieta kalera aldatuko dira.
-Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta aldeko lineak: Argentinako Errepublikaren pasealekura aldatuko dira.
-Aiete aldeko lineak: Zubieta kalera aldatuko dira.
Autobus gehiago, banderaren jaitsieraren aurretik
Urtarrilaren 20ko gauean, honako linea hauek beraien zerbitzua luzatuko dute:
L9-Egia-Intxaurrondo (Bulebarretik): irteerak 23:30ean eta 0:00etan.
L14-Bidebieta (Gipuzkoa plazatik): irteerak 23:00etan, 23:30ean eta 0:00etan
L19-Aiete: irteerak 22:45ean, 23:15ean eta 23:45ean.
L25-BentaBerri-Añorga: Irteerak 23:30ean eta 0:00etan.
L26-Amara-Martutene: irteerak 23:00etan, 23:30ean eta 0:00etan.
Banderaren jaitsieraren ondoren, gautxori zerbitzuak egongo dira Bulebarretik auzoetarantz 02:00etara arte.
B8, B9 eta B10 Lineak: irteera 00:45ean eta 1:30ean.
B1, B2, B3, B4 eta B6 Lineak: irteera 00:30ean, 1:00etan eta 2:00etan.
Auzoetatik Erdialderantz ere zerbitzuak egongo dira:
B1, B4, B6, B8 eta B10: Boulevardetik irteeraren baino 30 minutu geroago.
B2 eta B9: Boulevardetik irteeraren baino 15 minutu geroago.
B3: Boulevardetik irteeraren baino 20 minutu geroago.