Baldintzapean aske da Intxaurrondoko Aitor Elizaran, ETAko buruzagi izatea leporatuta deklaratu ostean
Bere abokatuarekin aurkeztu da auzitegian gaur. Hura bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak iazko abenduan.
Baldintzapean aske geratu da Intxaurrondoko Aitor Elizaran.
ETAko buruzagi izatea leporatuta, hura bilatzeko eta atxilotzeko agindu zuen Espainiako Auzitgei Nazionalak iazko abenduan.
Elizaran bere kabuz eta bere abokatuarekin aurkeztu da auzitegian gaur, eta haren aurkako auziaren instrukzioa daraman Carmen Lamela epailearen aurrean deklaratu ostean, baldintzapean aske uztea erabaki du epaileak, hari leporatutako akusazioak “larritasuna handikoak” direla aitortuta ere.
Hain zuzen ere, gizateriaren aurkako delituak leporatzen dizkiote Elizarani, eta hildakoak eragin zituzten bost atentatutan parte hartzea: tartean, Inazio Uria enpresaburuaren eta Eduardo Puelles poliziaren aurkakoan.
Frantziak ezarritako zigorra bete ostean – 6 urte Parisko Fleury Merogiseko kartzelan-, Elizaran abenduaren 4an geratu zen aske, eta Madrilgo Barajasko aireportuan utzi zuten Frantziako poliziek.