Dotore asko hasi dituzte jaiak antiguatarrek
San Sebastian jaietako txupina bota ostean, Poteo elegantea egin dute auzoan barrena.
Gogoko dituzte antiguatarrek sansebastianak; izan ere, hiriko patroiarekin batera, auzoko jaiak ospatzen dituzte Antiguan. Beraz, euriari beldurrik izan gabe, kalera irten dira gaur bizilagun asko. Horretarako, ordea, ez dira edozein eratara jantzi; euren jantzi dotoreenak soinean hartu dituzte Poteo elegantean parte hartzeko. Zehazki, 20:00etan bota dute txupina Bentaberriko plazan, eta urteetan jaiak animatu dituen txarangari oroigarri bat eman diote. Ondoren, auzoko kaleetan barrena murgildu dira, jai giroan. Antiguako jaiek bi asteburu izango dituzte, urtero legez.