Duela 30 urte, 1985eko urtarrilean elurte izugarria izan zen; gaurko egunez eski proba bat egin zuten Kontxa pasealekuan.
Nerea Lizarralde
1985ko urtarrileko Donostiako elurteak irudi harrigarriak utzi zituen hirian. 30 urte dira elurrak hiria zuritu zuenetik, eta gaurko egunez, elurtearen ondorioz eski lasterketa bat egin zuten Kontxa pasealekuan. 100 eskiatzaile inguruk parte hartu zuten proba horretan. Angel Ortiz izan zen irabazlea, eta Pello Ruiz Cabestany bigarren geratu zen.
Urtarrilaren 7an elurra hasi eta hamabost egunean gelditu gabe egin zuen. Elurte luzea izan zen eskolak eta lantegiak itxita egon ziren, eta errepide gehienak itxita.
Hotzaldi eta elurte hartan Igeldora joateko errepidea ski pista bihurtu zen. Herritar askok eskiatzeko traste guztiak hartuta, funikularra hartu eta igotzen zen Igeldora. Handik eski gainean jaisten ziren. Termomentroak -6 gradura jaitsi ziren, eta 15 zentimetro elur pilatu zen kaleetan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea