Lilatoian %41 igo da izena ematea
5.000 korrikalari izatera irits daitezkeela uste dute antolatzaileek.
27. Lilatoirako zazpi aste falta direnean, jada 2.000 korrikalari baino gehiagok izena eman dute www.kirolprobak.com webgunean. Lilatoiaren antolatzaileek jakinarazi dute aurreko urtearekin alderatuta %41 igo dela izena ematea, eta adierazi du oso pozik dagoela emakumeen erantzunagatik: “Horrela jarraituz gero, 5.000 ra iristeko aukera dago”. Iaz ia 4.000 emakumek parte hartu zuten Lilatoian.
Aurtengo helburuetako bat da, Gipuzkoa osoko emakumeak erakartzea Lilatoira, baita Bizkai, Araba eta Nafarroakoak ere etortzea. Hori dela eta, Sportbus-en bitartez autobus zerbitzua antolatu dute.