Pio XII.eko geltokiko erabiltzaileak aldaketarako gogoz daude
Oraindik ez dago autobus geltoki berria irekitzeko data zehatzik.
segurtasun arazoak direla eta, geltokiaren irekiera atzeratzea erabaki zuen atzo arratsaldean udal gobernuak. Hortaz, gaur izan behar zuen azken eguna Pio XII.eko geltokiak, baina momentuz normaltasuna da nagusi bertan, eta autobus zerbitzuek ez dute inolako aldaketarik izan. Gainera, Eneko Goia alkateak adierazi zuenez, ez dago irekieraren data zehatza ematerik.
Autobus eta herritarren joan etorria etengabea bada ere Amaran, denbora kontua da geltokia ixtea, Atotxako azpiegiturak prest baitaude. Horregatik, IRUTXULOKO HITZAk Pio XII.eko geltokiko erabiltzaileen iritzia jaso nahi izan du.
Galdegindako erabiltzaile guztiak pozik daude aldaketarekin. Maialen Zarrabeitia gasteiztarrak, esaterako, astero hartzen du autobusa, Donostian ikasten baitu. Gasteizko geltoki zaharra Amarakoaren antzekoa zela aitortu du, eta bere hirian bezalaxe, autobus geltoki berria gustura hartuko duela esan du, oraingoa “zaharkitua” dagoelako, eta ez delako oso erosoa. Ez du kezkatzen aldaketak, “ez dut ezagutzen, baina geltoki berritik ere unibertsitatera joateko autobus ugari egongo da, seguru”, esan du.
Julen Armendariz amaratarra ere ikaslea da, Bilbon ikasten du, eta egunero hartzen du autobusa Pio XII.ean: “ez dut denbora asko pasatzen hemen, baina ez da oso geltoki erosoa, ez. Badut berrira joateko gogoa”. Etxetik urrutiago izan arren, “erosoagoa eta atseginagoa” izatea espero du. Auzotar gisa, trafikoak kezkatzen du Armendariz: “ordu jakin batzuetan Erdialdera doan auto asko pilatzen da inguru honetan, eta orain autobusek ere bide bera egin behar badute, ez dakit zer gertatuko den”.
Bihar, larunbata, zen irekitzekoa autobus geltoki berria, eta erabiltzaile, gidari nahiz herritarren jakin-mina orduan argituko zen, baina momentuz itxaron beharko dute. Kezka askoko egunak izango dira, erabiltzaileek ez dakitelako ziur noiz eta nora joan beharko duten autobusa hartzera. Ainhoa Etxetxikia Bilman Bus konpainiako txarteldegiko langilea da, eta azken aldian dei asko jasotzen ari direla aitortu du. Atotxako autobus geltoki berria aurreikusitako gisara ireki balute ere, txarteldegiak oraindik ez daude prest geltoki berrian. “Irekiera atzeratuta, guztiak batera joatea espero dut eraikin berrira, bai autobusak eta bai gu, oso egoera nahasgarria litzateke bestela bidaiarientzat”, esan du. Egun hauetan, pazientzia handiarekin lan egingo dutela aitortu du Etxetxikiak, eta autobusek 10 minutu gehiago itxarongo omen dute, geltokiz geltoki galduta dabiltzanak espaloian gera ez daitezen.
Dagoeneko inauguratua behar luke autobus geltoki berria, gaur baitzuten egitekoa ekitaldi nagusia, baina