Autobus geltoki berriak argi ilunak ditu egiatarrentzat
segurtasun arazoak tarteko, irekiera atzeratu egin da.
Dena dela, ikusmina handia da. Inor gutxi igarotzen da Egiako pasabidetik burua geltokira jira gabe. IRUTXULOKO HITZA galdezka ibili da inguruan, eta abian jarri arte ez dutela benetako eraginik sumatuko aitortu arren, argi ilunak dira nagusi egiatarren artean.
Ostalari eta dendariak pozik daude, autobus geltoki berria auzoan izateak jende gehiago erakarriko duela uste baitute. Egia Bizirik auzo elkarteko kideak, ordea, hainbat zalantza dituzte. Berdaitz Gurutzeaga, auzo elkarteko ordezkariaren arabera, “geltokitik ateratakoan, ez dakigu jendeak nora joko duen: Egia aldera edo Erdialdera”.
Minduta daude, egiatarrak “bigarren mailako herritar” gisa hartu direlako; “Tabakalera amaitua dago, autobus geltokia ere inauguratzeko prest, eta pasabideko lanak, erdian geratzen direnak, amaitu gabe daude oraindik. Pasabidea igaro ondoren dirudi hasten dela hiria”. Pasabidea beti izan da “puntu beltza” egiatarren artean, eta inguru horretako lanak egin aurretik, udalak ez dituela auzotarren ideiak kontuan hartu uste du Gurutzeagak.
Dena dela, ingurua asko aldatu dela aitortu du, eta jende gehiago ekarriko duela auzora, baina horrek ere kezka sortzen du egiatarren artean. “Taberna eta dendak bai, baina Egian ez dugu ostaturik, edo bisitarien beharrei erantzuteko zerbitzurik”, esan du Gurutzeagak, eta eragina aztertzeko lanketa bat egin beharko litzatekeela uste du.
Kezkarako arrazoi dute trafikoa ere. Auzo elkarteko kidearen arabera, aparkatzeko arazo larriak dituzte Egian, eta bildur dira autobus geltoki berriarekin arazo horiek areagotuko ote diren.
Orohar gustura badaude ere, egiatarrak ez dira autobus geltokiaren inguruan ezinegona erakutsi duten bakarrak. Aietekoek, esaterako, euren haserrea erakutsi dute geltoki berria ez dutelako lotu auzoarekin.
Zalantzak zalantza eta kezkak kezka, abian jarri arte ezin jakin ze aldaketa ekarriko dituen herritarren ikusmina piztu duen geltokiak.
Jendearen joan-etorria ugaria da Norteko tren geltokiaren inguruan, asteburuko patxadaz, eta eguraldia lagun, asko baitira kalean dabiltzan herritarrak. Jende mugimendua handiagoa behar luke, ordea, hasiera batean iragarri zuten moduan, Atotxako autobus geltoki berria gaur ireki izan balute. Baina,