Antiguako sansebastianak, musikaz blai
San Sebastian jaiak indartsu hasi dituzte Antiguan, zuzeneko musikaz blai. Ostiralean auzoko taldeen zuzenekoekin gozatu zuten festazaleek, Txorroskilo, Arkaiko eta Kolpaturekin. Eta Larunbatean gehiago. Dokan jo zuten Physis Versus Nomos Band eta Pelax & The Cowboys Orchestrak. Ondoren, Antiguako frontoia bete zuten Joseba B. Lenoir Gang, Arkada Social eta Tajon Prieto y Los Kuajalotes taldeek. Neguko giroari aurre egiteko plan ederra egin zuten Antiguakoek.
Orain atseden hartzeko tregua dute auzotarrek, baina San Sebastian egunerako indarrak hartu, eta astebururako prest egon beharko dute, egitarau indartsua baitute! Txantxarreka gaztetxean La Otra abeslariaren kontzertua egingo dute hilaren 21ean, 21:00etan. Hurrengo egunean, gaztetxean bertan, Blue Beans gasteiztarrak eta Gari bakarlaria ariko dira zuzenean. Egitarau osoa hemen.
Erlazionatutako edukiaSansebastianetan murgilduko dira Antiguakoak