IRUTXULOKO HITZAk 2.000 txano banatuko ditu San Sebastian bezperan
Konstituzio plazan eskuratu ahal izango dira bihar, 23:00etatik aurrera.
Facebook eta Twitter-en ere. Bihar arratsaldean Hiritar Merezimenduaren Dominak emateko ekitaldian izango gara. Gauean, Konstituzio plazan izango gara banderaren igoeraren berri emateko, eta Cristina Iglesias artistak Urrezko Danborra jasoko duen ekitaldian ere izango gara asteazkenean. Hainbat auzotako helduen danborraden jarraipena egingo dugu, eta noski, haur danborradan ere ez dugu huts egingo.
Ondo pasa eta gozatu San Sebastian egunaz! Bagera…
Tik-tak, tik-tak, tik-tak… Oso gutxi falta da egun handirako! San Sebastian egunaz gozatzeko prest zaudete? Badakigu zein garrantzitsua den San Sebastian eguna zuentzat eta horregatik, guk ere ospakizunarekin bat egingo dugu beste urtebetez. Aurten ere, jaian murgiltzeko ezinbestekoak diren sukaldari txanoak banatuko ditugu San Sebastian bezperan, Konstituzio plazan. IRUTXULOKO HITZAren irudia daramaten txanoak izango dira, eta 23:00etik aurrera eskuratu ahal izango dira plazan bertan. Iaz azkar-azkar agortu ziren, beraz azkar ibili!
Jarraipen berezia
IRUTXULOKO HITZAk San Sebastian egunaren berri emango du Irutxulo.hitza.eus webgunean, baita